2 Ezertarako ez nituen haien besoak,zeharo ahulduak baitzeuden.
3 Ihartuta zeuzkaten goseak eta miseriak,marraska ibiltzen ziren eremuan,lur ilun idorretan.
4 Sasi artean basalandareak biltzen zituzten,isats-sustraiez elikatzen;
5 gizartetik kanporatuak ziren,deiadarka jazarriak lapurrak bailiran;
6 harkaitz artean bizi ziren, koba eta haitzuloetan,
7 lahar artean uluka, arantzapean kuzkurtuta.
8 Jende doilorra zen, izen gabeko jendea,herrialdetik makilaka jaurtia.