10 eho dezala nire emazteak besterentzat,ohera bitez arrotzak berarekin!
11 (Izan ere, hori itsuskeria litzateke,epaileek zigortzen duten hobena;
12 su irensle izango litzateke,daukadan guztia sustraietaraino hondatuko lukeena).
13 Nirekin auzitan zebilela,morroi nahiz neskameren bati eskubidea ukatu badiot,
14 zer egingo dut Jainkoa epaile altxatzean?Zer erantzungo bera kontu eske hastean?
15 Ni neu egin ninduenak egin ditu beraiek ere,Jainko berak sortu gaitu amaren sabelean.
16 Inoiz egin ote diot uko behartsuen eskubideari?Utzi ote dut alarguntsarik negarrez lehertzen?