22 hauts dakizkidala besoaketa erori gorputzetik!
23 Beti izan naiz Jainkoaren zigorraren beldur,ezin nuen ezer haren handitasunaren aurrean.
24 «Neure uste ona ez dut inoiz urrean jarri,ez diot metal finari esan: “Zuregan dut konfiantza”;
25 ez naiz pozik egon ondasunak ugari nituelako,irabazi handiak nituelako.
26 Ikusirik eguzkia diz-dizeta ilargiaren ibilera distiratsua,
27 ez ziren nire bihotzaz jabetu,ez nien nik eskuaz musurik bidali.
28 (Epaileek zigortzen duten hobena litzateke hau ere,uko egingo bainioke zeru goiko Jainkoari).