24 «Neure uste ona ez dut inoiz urrean jarri,ez diot metal finari esan: “Zuregan dut konfiantza”;
25 ez naiz pozik egon ondasunak ugari nituelako,irabazi handiak nituelako.
26 Ikusirik eguzkia diz-dizeta ilargiaren ibilera distiratsua,
27 ez ziren nire bihotzaz jabetu,ez nien nik eskuaz musurik bidali.
28 (Epaileek zigortzen duten hobena litzateke hau ere,uko egingo bainioke zeru goiko Jainkoari).
29 Ez naiz etsaiaren hondamendiaz poztu,ezta alai jarri ere zoritxarrak jo duenean;
30 ez diot neure ahoari bekatu egiten utzi,harentzako heriotza eskatuz.