6 Pisa nazala Jainkoak pisu zuzenez,eta ikusiko du nire prestutasuna.
7 «Nire urratsak desbideratu egin badira,nire bihotzak begiek ikusitakoa gutiziatu badu,eskuak lapurretaz zikin baditut,
8 jan dezala bestek nik ereindakoa,honda dezala nik landatua!
9 Inoren emazteak liluratu badu ene bihotza,zelatan egon banaiz haren atean,
10 eho dezala nire emazteak besterentzat,ohera bitez arrotzak berarekin!
11 (Izan ere, hori itsuskeria litzateke,epaileek zigortzen duten hobena;
12 su irensle izango litzateke,daukadan guztia sustraietaraino hondatuko lukeena).