1 Jobek bere burua errugabetzat zuenez gero, hiru gizonek ez zioten gehiago erantzun.
2 Baina Elihu, Buz-eko Barakelen semea, Ramen leinukoa, sumindu egin zen Joben aurka, Jainkoa baino zuzenagotzat zuelako hark bere burua.
3 Sumindu egin zen bere hiru lagunen aurka ere, ez zutelako erantzunik aurkitu, horrela Jainkoa errudun utziz.
4 Elihuk ez zuen ordu arte Jobekin hitz egin, beste hirurak bera baino zaharragoak baitziren.
5 Baina hiru gizon haiek erantzun egokirik ez zutela ikustean, haserre bizian jarri zen.
6 Orduan, esan zuen Elihuk, Buzeko Barakelen semeak:«Gaztea naiz ni eta zuek adinekoak.Horregatik, beldurrez, ez nintzen ausartzendakidana azaltzera.