6 Orduan, esan zuen Elihuk, Buzeko Barakelen semeak:«Gaztea naiz ni eta zuek adinekoak.Horregatik, beldurrez, ez nintzen ausartzendakidana azaltzera.
7 Neure artean nioen: “Hitz egin beza adinak,irakats bezate urteek jakinduria”.
8 Baina gizakiaren baitan espiritua dago,Ahaltsuaren arnasak ematen dio adimena.
9 Adinak ez du berez jakintsu bihurtzen,zahartzaroak ere ez ulermen zuzena ekartzen.
10 Horregatik diotsuet niri entzuteko,eta dakidana azalduko dizuet neuk ere.
11 «Itxaroten egon naiz zuek hitz egin bitartean;erne, zuen arrazoibideak aditzen,zer esan asmatzen ari zineten bitartean.
12 Arretaz entzun dizuedan arren,zuetariko inork ez du Job gezurtatu,ezta haren argudioei erantzun ere.