18 «Erregeei ere beren maltzurkeriaeta handikiei gaiztakeria aurpegiratzen dizkie.
19 Hura ez da agintariaren alderdikerian jausten,ez dio aberatsari behartsuari baino gehiago laguntzen,guztiak baitira berak eginak.
20 Bat-batean hiltzen dira gau itsuan,aberatsak hil eta desagertu egiten dira,ahaltsua baztertua da giza eraginik gabe.
21 Bai, gizakiaren jokabidea zaintzen du Jainkoak,haren urrats guztiak ikusten;
22 ez dago ilunperik, ez itzal edo gerizperik,gaizkileen gordeleku izan daitekeenik.
23 Ez dauka gizakia luzaroan zelatatu beharrik,bere aurrean epaiketara aurkez dadin.
24 Itaunketa beharrik gabe birrintzen ditu handikiaketa beste batzuk jartzen haien ordez.