25 Ezagutzen du Jainkoak haiek egindakoa,gau batez iraultzen eta zanpatzen ditu,
26 kriminalak bezala jendaurrean zigortzen;
27 aldendu egin baitira harengandiketa ez diote haren jokabideari jarraitu;
28 horrela, behartsuen deiadarra harenganaino iritsarazi dute,eta hark entzun egin du dohakabeen oihua.
29 Baina Jainkoak esku hartzen ez badu, nork gaitzetsiko du?Aurpegia ezkutatzen badu, nork ikusi ahal izango du?Halere, herriak eta gizateria osoa zaintzen ditu,
30 fedegaberik errege izan ez dadin,ezta herriari erorbiderik jarriko dionik ere.
31 «Norbaitek Jainkoari honela esango balio:“Aitortzen dut neure bekatua, ez dut berriro oker jokatuko.