4 Zeuri eta zeure lagunei erantzungo dizuet batera.
5 «Begira arretaz ortziari,so egin zeu baino askoz gorago dauden hodeiei.
6 Bekatu egiten baduzu, Jainkoari zer?Hobenak ugaritu arren, zer kalte hark?
7 Zuzena baldin bazara, zer ematen diozu?Edo ezer hartzen al du hark zuregandik?
8 Zure antzekoengan du eragina zure bekatuak,zure zuzentasuna gizakiarentzat bakarrik onuragarri.
9 «Gizakiek zapalkuntzaren zamapean egiten dute garrasi,ahaltsuen ukabilpetik laguntza eske oihu;
10 baina ez diote Jainkoari, Egileari, dei egiten,bera izan arren unerik beltzenetangaraipen-kantak sorrarazten dizkiguna,