14 Orduan, nik neuk goraipatuko zaitut,zeure ahalmenaz lortua zenukeen garaipenagatik.
15 «Begira hipopotamoari.Neuk egina da zu bezalaxe.Belarra jaten du idiak bezala.
16 Begira zer sendotasun duen bizkarraldean,nolako indarra sabeleko muskuluetan!
17 Tente du isatsa, zedroa bezala,artekaturik ditu hanketako tendoiak;
18 hezurrek, brontzea bezain gogor,burdinazko hagak dirudite.
19 Nire maisulana da;neuk bakarrik, bere egileak, mendera lezake ezpataz.
20 Mendiek ematen diote janaria,beraren inguruan egiten dute jolas basapiztiek.