4 «Ni ez naiz inor, zer erantzungo dizut?Eskuaz ahoa itxiko dut.
5 Behin eta birritan hitz egin dut,eta ez dut beste erantzunik erantsiko».
6 Orduan, Jaunak ekaitzaren erditik erantzun zion Jobi:
7 «Presta zaitez, adorerik baduzu,nire galderei erantzuteko.
8 Arrazoia kendu nahi al didazu eta ni gaitzetsizeure burua zuzenesteko?
9 Jainkoak adina indar al duzueta harena bezain ahots ozena?
10 Horrela bada, jantzi zeure burua ospe eta handitasunez,estali duintasun eta edertasunez.