11 Eztarri-zulotik zuziak irteten zaizkio,su-txinpartek ihes egiten.
12 Kea irteten zaio sudurretik,bor-bor irakiten dagoen pertzetik bezala.
13 Haren arnasak ikatzak goritzen ditueta eztarri-zulotik sugarrak irteten.
14 Hain indartsua duenez sama,izu-ikaratu egiten du aurrean duen guztia.
15 Trinkoa du haragia,estu-estua eta mugigaitza.
16 Harria bezain gogorra du bihotza,errotarria bezain gogorra.
17 Jaikitzen denean,beldurrak hartzen ditu adoretsuenak,izuak jota uzten.