8 zuen seme-alabak juduei salduko dizkiet, eta juduek Sabakoei , urrutiko nazio horri, salduko dizkiete».Jaunak esan du.
9 Iragar ezazue hau nazioetan:dei egizue gerra santurako!Prestatu gudariak!Betoz gerlari guztiak!
10 Bihur itzazue goldeak ezpataeta igitaiak lantza.Makalak ere esan beza:«Gudari ausarta naiz!»
11 Zatozte bizkor,inguruko herri guztiok,bil zaitezte.—Zuk, Jauna, gida itzazuzeure gudariak haien aurka—.
12 Erne! Betoz nazioakJosafateko zelaira,han eseriko baita Jauna,inguruko herri guztiak epaitzeko.
13 Heldu igitaiari, uzta heldu da;etorri eta zapaldu,dolarea beterik dago,upelak gainezka.Gainez egin baituhaien gaiztakeriak.
14 Jendetzak eta jendetzakEpai-zelaian,gainean baita Jaunaren eguna,Epai-zelaian.