5 Hiritik irten eta Niniveren ekialdean gelditu zen Jonas. Han etxola bat eraiki eta itzalean eseri zen, hiriari zer gertatuko begira.
6 Orduan, Jainko Jaunak landare bat hazarazi zuen, Jonas baino handiagoa, buruan itzala eman ziezaion eta bere sukarretik libra zezan. Jonas biziro poztu zen landarearekin.
7 Baina biharamun egunsentian har bat bidali zuen Jainkoak; harrak jo eta landarea ihartu egin zen.
8 Eguzkia atera zenean, Jaunak hego-haize sargoritsua bidali zuen; eguzkiak Jonas buruan jo zuen, ia kordegabe uzteraino. Eta heriotza opa izan zuen: «Hobe dut hil, bizi baino!»
9 Orduan, Jainkoak esan zion:—Ba al duzu zertan horrela sumindurik, landarea dela eta?—Bai horixe, badut zertan sumindurik, heriotza opa izateraino sumindu ere —erantzun zion Jonasek.
10 Jaunak, orduan:—Landare honek ez dizu lanik eman, ez da zuk zaindurik hazi. Egun batetik bestera sortu eta ihartu da. Hala ere, zuk erruki diozu.
11 Eta nik ez ote diot erruki izango Ninive hiri handi horri, bertan ongia eta gaizkia bereizten ez dakiten ehun eta hogei mila gizakitik gora eta ezin konta ahala abere bizi delarik?