5 beraren menpeko erreinuak Hermon mendia, Salka eta Baxan osoa hartzen zituen, gexurtarren eta maakatarren mugetaraino, baita Galaad lurraldearen beste erdia ere, Hexbongo errege Sihonen mugetaraino.
6 Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, eta israeldarrek menderatu egin zituzten bi errege haiek. Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, Ruben eta Gaden leinuei eta Manasesen leinu erdiari eman zizkien jabetzan haien lurraldeak.
7-8 Jordanez mendebaldera, Josuek eta israeldarrek Libanoko haranean dagoen Baal-Gadetik Seir aldera dagoen Halak mendirainoko lurraldeko erregeak garaitu zituzten. Josuek Israelgo beste leinuei eman zien jabetzan lurralde hura, bakoitzari bere zatia emanez. Lurralde hark mendialdea, Xefela lautada, Araba harana, alderdi menditsuak eta Negev basamortua hartzen zituen. Alderdi haietan hititak, amortarrak, kanaandarrak, periztarrak, hibiarrak eta jebustarrak bizi ziren.Hona hemen garaitu zituzten erregeak:
9 Jerikokoa, Betel ondoan dagoen Aikoa,
10 Jerusalemgoa, Hebrongoa,
11 Jarmutekoa, Lakixekoa,
12 Eglongoa, Gezerkoa,