2 Beteldik Luz hiriraino luzatzen zen, arkitarren mugetatik igaro, Atarot hirian,
3 eta hemendik mendebaldera, jafletiarren mugaz muga, Bet-Horon Azpikoraino eta Gezerreraino jaisten, Mediterraneo itsasoan bukatzeko.
4 Hori izan zen Joseren seme Manases eta Efraimen leinuek hartu zuten ondarea.
5 Hona hemen, Efraimen leinuko senitarteek harturiko lurraldearen mugak: Ekialdetik, Atrot-Adarretik Bet-Horon Goikoraino zihoan muga,
6 eta Mediterraneo itsasoan bukatzen zen. Iparraldeko muga-ertza Mikmetat zen. Handik ekialdera itzultzen zen, Taanat-Silora, eta, Janoharen ekialdetik igaro ondoren,
7 Atarot eta Naarata hirietaraino jaisten zen eta, Jeriko ukituz, Jordanen bukatzen.
8 Tapuahen hasirik, Kana errekan zehar zihoan mendebalderantz, Mediterraneo itsasoan bukatzeko.Hori izan zen Efraimen leinukoen ondarea, senitarteka banatua.