11 Hori guztia jakitean, adoregabeturik, arnasa ere galduta gelditu gara zuen aurrean. Izan ere, Jauna, zuen Jainkoa, Jainko da goian zeruan eta behean lurrean.
12 Nik leial jokatu dut zuekin. Zin egidazue Jaunarengatik, zuek ere leial jokatuko duzuela nire senitartearekin. Emadazue ezaugarri segurua,
13 eta hitzemadazue bizirik utziko dituzuela gure aita-amak, gure nebak eta ahizpak eta ahaide guztiak, eta ez gaituzuela hilko.
14 Gizonek erantzun zioten:—Geure bizia zuenaren ordain, baldin eta salatzen ez bagaituzu. Jaunak lurralde hau emango digunean, zintzo eta leial jokatuko dugu zurekin.
15 Orduan, emakumeak soka batez leihotik behera eraitsi zituen, haren etxea harresiko hormari atxikia baitzegoen.
16 Eta esan zien:—Zoazte mendira, zuen bila dabiltzanek harrapa ez zaitzaten. Egon bertan hiru egun ezkutaturik, zuen pertsegitzaileak hirira itzuli arte. Gero, jarraitu zeuen bideari.
17 Gizonek erantzun zioten:—Guk eutsiko diogu eginarazi diguzun zinari, zuk honako baldintza hauek betetzen badituzu: