21-22 babes-hiri zen Sikem, eta herri-lurrak, Efraimgo mendialdean, eta, gainera, Gezer, Kibtzaim eta Bet-Horon, eta beraien herri-lurrak; guztira lau hiri.
23-24 Danen leinuaren ondaretik, berriz, lau hiri —Elteke, Gibeton, Aialon eta Gat-Rimon— eta herri-lurrak.
25 Eta Manasesen leinu erdiaren ondaretik beste bi hiri —Taanak eta Ibleam— eta herri-lurrak.
26 Beraz, Kehaten ondorengoen gainerako senitarteei, guztira, hamar hiri eman zizkieten, herri-lur eta guzti.
27 Gerxonen ondorengoen lebitar senitarteei bi hiri eman zizkieten Manasesen beste leinu erdiaren ondaretik: babes-hiri zen Golan, Baxanen, eta Beextera, beraien herri-lur eta guzti.
28-29 Isakarren leinuaren ondaretik, berriz, lau hiri —Kixion, Daberat, Tarmut eta En-Ganim— eta herri-lurrak.
30-31 Axerren leinuaren ondaretik ere lau hiri —Mixal, Abdon, Helkat eta Rehob— eta herri-lurrak.