2 «Aukera itzazue herriko hamabi gizon, leinu bakoitzeko bat,
3 eta agindu Jordan erditik, apaizen oinak egon diren tokitik, hamabi harri ateratzeko. Eraman ditzatela eta gaua igaroko duzuen tokian ezarri».
4 Josuek, israeldarren artean aukeratu zituen hamabi gizonei —leinu bakoitzeko bati— dei egin
5 eta esan zien: «Zoazte Jaunaren, zeuen Jainkoaren, itun-kutxaren aurrera Jordan erdiraino eta hartu harri bana sorbaldan, israeldar leinuak hainbat harri.
6 Harri horiek seinale izango dira zuen artean. Bihar edo etzi, zuen seme-alabek galdetzean: “Zer esan nahi dute zuentzat harri horiek?”,
7 zuek erantzun, Jaunaren itun-kutxa Jordan ibaian barna igaro zenean, Jordango urak eten egin zirela beraren aurrean. Harri hauek oroigarri izango dituzte betierean israeldarrek».
8 Josuek agindu bezala egin zuten israeldarrek: Jordan erditik hamabi harri, israeldar leinuak hainbat harri, hartu, gaua igaroko zuten lekura eraman eta bertan ezarri zituzten, Jaunak Josueri agindu bezala.