22 Hirian sartutakoak ere bidera atera zitzaizkien, eta Aiko gizonak, israeldarren artean harturik, atzetik eta aurretik erasopean gertatu ziren. Denak hil zituzten: ez zen bat ere gelditu bizirik eta ez zuen inork ere ihes egin.
23 Aiko erregea, ordea, bizirik harrapatu eta Josuerengana eraman zuten.
24 Israeldarrek, segika atera zitzaizkien Aiko gizonak landa zabalean azkeneraino garbitu ondoren, Aira itzuli eta hiriko bizilagun guztiak hil zituzten.
25 Egun hartan Aiko bizilagun guztiak hil zituzten, gizaseme nahiz emakume: hamabi mila lagun.
26 Josuek ez zuen bildu azkonari eutsiz luzatua zuen besoa, harik eta Aiko bizilagun guztiak erabat suntsitu arte.
27 Israeldarrek berentzat hartu zituzten harrapakintzat abereak eta hiriko ondasunak, Jaunak Josueri aginduaren arabera.
28 Josuek Ai hiria erre eta zeharo hondatua utzi zuen, hondakin-pilo bihurtua betiko; eta horrela dirau gaur arte.