7 Zuek, orduan, atera gordelekutik eta jabetu hiriaz; Jaunak, zeuen Jainkoak, eskura emango dizue.
8 Hiria hartu bezain laster, su emango diozue, Jaunak agindu bezala. Horra nire agindua!»
9 Bidali zituen Josuek, eta haiek Ai hiriaren mendebaldera jarri ziren zelatan, Betel eta Ai bitartean.Josuek bere gudarien artean eman zuen gaua.
10 Biharamunean goizean goiz jaiki eta begiraldia egin zion Josuek gudarosteari; gero, Israelgo arduradunekin batera gudarostearen buruan jarri eta Ai hiriari erasotzera abiatu zen.
11 Aurreratu eta hiriaren aitzinera heldu ziren. Iparraldera ezarri zuten kanpalekua, beraien eta hiriaren artean ibarra zegoelarik.
12 Josuek bost mila inguru gudari hartu eta zelatan ipini zituen Betel eta Ai artean, hiriaren mendebaldera.
13 Guda-talderik handienak, beraz, hiriaren iparraldera zuen kanpalekua; atzeguardia, berriz, mendebaldera zegoen. Gau hartan Josue ibar erdiraino joan zen.