1 Israelen Jainkoari egindako oihua eta otoitza bukaturik,
2 jaiki, bere mirabeari dei egin, eta larunbatak eta jaiegunak igarotzen zitueneko geletara jaitsi zen Judit.
3 Erantzi zituen soinean zeramatzan zakukia eta alargun-jantzia, bainatu, gorputza usainki gozo bikainez igurtzi, ile-adatsa apaindu eta xingolaz lotu eta beraren senar Manases bizi zelarik eraman ohi zuen jaietako soinekoa jantzi zuen.
4 Jantzi zituen sandaliak, lepokoak, eskumuturretakoak, eraztunak eta belarritakoak ere: bere bitxi guztiak. Apain-apain jarri zen, ikusiko zuten gizonak liluratzeko eran.