14 Bere jaunaren aurretik alde egitean, Holofernesek dei egin zien asiriarren gudarosteko buruzagi, gudalburu eta ofizial guztiei.
15 Eta bere jaunak agindu bezala, aukerako ehun eta hogei mila gudari eta hamabi mila zaldun arkulari hautatu zituen gudurako,
16 eta gudari-taldetan antolatu.
17 Gamelu, asto eta mando ugari hartu zuen tresneria eramateko, eta ezin zenbatu ahalako ardi-, idi- eta ahuntz-multzoa haragitarako,
18 eta hornidura asko gudari bakoitzarentzat; baita urre eta zilar ugari ere erregearen jauregitik.
19 Abiatu zen Holofernes bere gudaroste osoarekin, Nabukodonosor erregearen etorrera prestatzera. Eufrates ibaitik mendebaldera zeuden lurralde guztiak hartu behar zituen bere guda-gurdi, zaldun eta aukerako gudariekin.
20 Jende-multzo izugarria ere bildu zitzaien, larrapote-piloa bezain ugaria, basamortuko hondarra bezain kontaezina.