8 Zaurituz beteko dira sakanak, erreka eta ibaiek gainezka egingo dute hildakoez.
9 Lurreko azken mugetaraino sakabanatuko ditut gatibuak.
10 Zoaz, bada, lurralde horiek niretzat hartzera. Menpean jarriko zaizkizu, baina zuk utz itzazu nire esku, zigortzera joango naizenerako.
11 Menperagaitzei, ordea, ez barkatu: errauts itzazu eta harrapatu dena lurralde osoan.
12 Neure biziarengatik eta neure erregetzaren indarrarengatik, hala esan dut eta hala egingo!
13 Zuk ez hautsi zeure jaunak emandako agindu bat ere: bete denak nik agindu bezala, hutsik egin gabe, eta ez luzatu betetzea».
14 Bere jaunaren aurretik alde egitean, Holofernesek dei egin zien asiriarren gudarosteko buruzagi, gudalburu eta ofizial guztiei.