13 Jainkoak lehortu egin zuen Itsaso Gorria beraren aurrean
14 eta Sinaira eta Kadex-Barneara bidean gidatu zuen. Eta hark bota egin zituen basamortuan bizi ziren guztiak.
15 Gero, amortarren lurraldean finkatu zen eta indarrez suntsitu zituen hexbondarrak. Jordan ibaia igaro ondoren, mendialdearen jabe egin zen
16 eta, kanaandar, periztar, jebustar, sikemdar eta girgaxtar guztiak bertatik egotzirik, bera gelditu zen luzaro lurralde hartan bizitzen.
17 Bere Jainkoaren kontra bekaturik egin ez zuen bitartean, zoriontsu izan zen, zuzengabekeriari gorrotoa dion Jainkoa baitzuen.
18 Baina Jainkoak ipinitako bidetik okertu zenean, era izugarrian erraustu zuten etsaiek gerrate askotan eta gatibu eraman atzerrira. Etsaiek oinarrietaraino soildu zuten haren Jainkoaren tenplua eta hiriak hartu.
19 Orain, ordea, bere Jainkoarengana itzuli delarik, bildu egin da barreiatua zegoen tokietatik, hartu egin du Jerusalem, santutegia dagoen hiria, eta inor gabe gelditua zen lurralde menditsuan finkatu da.