19 Orain, ordea, bere Jainkoarengana itzuli delarik, bildu egin da barreiatua zegoen tokietatik, hartu egin du Jerusalem, santutegia dagoen hiria, eta inor gabe gelditua zen lurralde menditsuan finkatu da.
20 «Beraz, ene jaun eta jabea, ikus dezagun aurrena herri horrek hutsik egin duen, bere Jainkoaren kontra bekaturik egin duen, eta, zerbaitetan erori baldin bada, igo eta eraso diezaiogun.
21 Baina herri horrek zuzengabekeriarik egin ez badu, ene jauna, hobe uztea, bere Jaun eta Jainkoak babestu egingo baitu eta gu, berriz, lotsagarri gertatuko baikara mundu osoaren aurrean».
22 Akiorrek hitzaldia bukatzean, marmarka hasi ziren oihal-etxola inguruan zeuden gudariak; Holofernesen ministroak, kostaldeko eta Moabeko jendeak txiki-txiki egin nahi zuten Akior.
23 Hau zioten: «Ez gaituzte izutzen israeldar horiek! Herri horrek ez du ahalmenik, ez indarrik gudu gogorrari eusteko.
24 Holofernes jauna, igo gaitezen, zure gudarosteak irentsi egingo ditu eta!»