2 Egun hartan, baliozko gizon guztiak abiatu ziren. Ehun eta hirurogeita hamar mila oinezkok eta hamabi mila zaldizkok osatzen zuten gudarostea eta, gainera, tresneriaren arduradunek eta oinez zihoan gizon-multzo handiak.
3 Betuliatik hurbil dagoen zelaian, iturri inguruan, ezarri zuten kanpalekua eta, gero, Dotaimdik Belbaim hiriraino zabaldu ziren eta Betuliatik Esdrelon aurrean dagoen Kiamoneraino luzatu.
4 Halako jendetza handia ikustean, arras izuturik gelditu ziren israeldarrak eta esan zioten elkarri: «Soildu egingo dute horiek lurrazal osoa. Horien pisuari ez diote eutsiko ez mendi garaiek, ez sakanek, ez mendixkek».
5 Eta, nork bere armak harturik, dorreetan sua piztu eta gau osoan erne egon ziren.
6 Bigarren egunean, Betuliako israeldarren aurrera atera zuen Holofernesek bere zalditeria.
7 Gero, Betuliako aldapak ikertu, iturriak non zeuden ikusi eta, beraietan gudari-taldeak utzirik, bere gudarosteagana itzuli zen.
8 Esauren ondorengoen buruzagiak, moabdarrenak eta kostaldekoen gudalburuak, hurbildu eta esan zioten Holofernesi: