29 Bildutako jende guztia, aho batez, negar-zotinka hasi zen eta deiadar egin zioten denek Jainko Jaunari oihu handiz.
30 Oziasek esan zien: «Izan adore, senideok! Euts diezaiogun beste bost egunez eta bitartean Jauna, gure Jainkoa, errukituko zaigu berriro, ez baikaitu betiko utziko.
31 Bost egun horien buruan laguntzarik ez badugu, eginen dut zuek esana».
32 Eta jendea nor bere gudalekura bidali zuen. Gizasemeak hiriko harresi eta dorreetara joan ziren; emakumeak eta haurrak, berriz, etxera. Hiritar guztiak lur joak zeuden.