7 Gero, Betuliako aldapak ikertu, iturriak non zeuden ikusi eta, beraietan gudari-taldeak utzirik, bere gudarosteagana itzuli zen.
8 Esauren ondorengoen buruzagiak, moabdarrenak eta kostaldekoen gudalburuak, hurbildu eta esan zioten Holofernesi:
9 «Jauna, gure aholkua aditzen baduzu, ez da galduko zure gudarosteko gizon bat ere.
10 Israeldarrak ez daude seguru armak dituztelako, mendi garaietan bizi direlako baizik; izan ere, zail da mendi horien gailurrera igotzea.
11 Jauna, ez borrokatu, ohi den bezala, guda-lerrotan; horrela ez da zure gizon bat ere eroriko.
12 Geldi zaitez kanpalekuan eta gorde zeure gizonak. Har dezatela hauek mendi-oineko iturria,
13 hortik hartzen baitute ura Betuliakoek. Egarriak mendera ditzanean, emango dizute hiria. Gu geure gudari-taldeekin inguruko tontorretara igoko gara eta beraietan ezarriko dugu kanpalekua eta zain egonen gara, hiritik inor atera ez dadin.