30 Herria, ordea, egarriak hila dago, eta esan duguna betetzera eta baztertu ezin dugun zina egitera behartu gaitu.
31 Emakume jainkozalea zarenez, egizu otoitz gure alde. Jaunak bidaliko digu euria gure urtegiak betetzeko eta, horrela, ez gara lur joak geldituko».
32 Juditek erantzun zien hiriko arduradunei: «Entzun. Gure herriak gizaldiz gizaldi gogoan izanen duen zerbait egin behar dut.
33 Gaur gauean egon zaitezte hiriko atean. Ni neure mirabearekin atera egingo naiz. Eta hiria etsaiei emateko hitzeman duzuen epea bete baino lehen, salbatuko du Jaunak Israel nire bitartez.
34 Zuek ez ibili nire asmoak zein diren jakin nahian, ez baitut deus ere esango dena bukatu arte».
35 Oziasek eta buruzagiek esan zioten: «Zoaz bakean! Eta gida zaitzala Jainko Jaunak gure etsaiez mendekatzera!»
36 Etxolatik irten eta beren tokietara joan ziren buruzagiak.