4 Jerusalemgo neskatxok, otoi,ez iratzarri ene maitea,utzi lo egiten,nahi duen arte.
5 Nor da, bere maitearen besotik,basamortuan gora datorren hori?Sagarrondopean iratzarri zaitut:han egon zen erdiminez zure ama,han oinazez zutaz erdi zena.
6 Ezar nazazu bihotzean zigilu bezala,besoan zigilu bezala.Herioa bezain gogorra maitasuna,Hildakoen Egoitza bezain iraunkorra maite-grina.Su eta gar da maitasuna,Jaunarengandiko sugar.
7 Uholdeak maitasuna ezin itzali,ezta ibaiek ere ito.Norbaitek maitasuna erosi nahi balu,bere ondasun guztiak emanik ere,mespretxua baizik ez luke aterako.
8 Arreba txiki bat dugu,ez zaizkio oraindik bularrak hazi.Zer egin gure arrebatxoarekinharen esku eske etorriko direnean?
9 Harresia balitz,zilarrezko almenak jarriko genizkioke.Atea balitz,zedro-oholez gogortuko genuke.
10 Harresia naiz ni,dorreak nire bularrak.Horregatik,zorion betea damaiot neure maiteari.