1 Itxuraz galduan bada ere,hartzazu zereginen bat,luzarora izango baituzu etekina.
2 Banatu zeure ondasunak zazpien,baita zortzien, artean ere,ez baitakizu nolako ezbeharraetor daitekeen lurrera.
3 Hodeiek, aseak daudelarik,euria egin ohi dute lur gainera.Zuhaitza,hegorantz nahiz iparrerantz erori,han geldituko da,erori den tokian.
4 Haizeari begira dagoenakez du ereiten,ezta lainoei begira dagoenak ereuztarik biltzen.
5 Bizi-arnasa haurdunaren sabeleannola sartzen deneta haurra nolahezurmamitzen denez dakizun bezala,ez dakizu ere nola diharduengauza guztien egile den Jainkoak.
6 Erein goizean zeure hazia,eta arratsaldean ere ez egin opor,ez baitakizu ereinaldi bietanzein izanen duzun hoberena,ezta bata bestea bezain onaizango den ere.
7 Bai eztia egun-argia,eta bai atsegina begientzateguzkia ikustea!