3 Hodeiek, aseak daudelarik,euria egin ohi dute lur gainera.Zuhaitza,hegorantz nahiz iparrerantz erori,han geldituko da,erori den tokian.
4 Haizeari begira dagoenakez du ereiten,ezta lainoei begira dagoenak ereuztarik biltzen.
5 Bizi-arnasa haurdunaren sabeleannola sartzen deneta haurra nolahezurmamitzen denez dakizun bezala,ez dakizu ere nola diharduengauza guztien egile den Jainkoak.
6 Erein goizean zeure hazia,eta arratsaldean ere ez egin opor,ez baitakizu ereinaldi bietanzein izanen duzun hoberena,ezta bata bestea bezain onaizango den ere.
7 Bai eztia egun-argia,eta bai atsegina begientzateguzkia ikustea!
8 Gizonak, urte luzez bizi baledi ere,bizi bitza denak alai;baina oroit bedialdi ilunak ere ugari direla.Gertatzen den guztia huskeria da.
9 Alai hadi, mutil,gazte haizen bitartean,izan zoriontsu heure gaztaroan,jarrai hakie heure bihotzarieta heure begien grinari.Ez ahaztu, ordea,horien guztien kontuaeskatuko diala Jainkoak auzian.