7 Herrian behartsuakzapaltzen dituztela,gogorki epaitzeneta zuzenbidea desegiten dutelaikusten baduzu,ez harritu horregatik.Handikiak, beste handikiago batdu babesle, eta biok,goitiago daudenak dituzte babesle.
8 Denek ateratzen dioteetekina lurrari;erregea erelurrak ematen duenetik bizi da.
9 Diruzalea ez da inola asetzen,aberastasuna maite duenakez du onurarik.Hori ere, beraz, huskeria da.
10 Zenbat eta ondasun gehiago,hainbat eta irensle ugariago;zertarako, hortaz,aberastasunak jabeakbegien aurrean ikusteko izan ezik?
11 Asko jan, gutxi jan,langileak lo egiten du gozoki;aberatsak, aldiz,bere asean ezin egin lorik.
12 Ikusia dutbeste gaitz handi bat ereeguzkipean:aberastasunak pilatzeaberorien jabearen kaltetan dela;
13 izan ere, une txar bateangal ditzake denak;jaioko zaio semeaeta esku-hutsik geldituko da.