2 «Esan israeldarrei: Emakumea, mutikoa izaten badu, zazpi egunez kutsaturik geldituko da, hilerokoa duenean bezala.
3 Zortzigarren egunean mutikoa erdainduko dute;
4 baina amak beste hogeita hamahiru egun itxaron beharko du galdu duen odoletik garbi gelditzeko; ez du ezer santurik ukituko, ezta santutegian sartuko ere, garbikuntza-egunak bete arte.
5 Baina neskatoa izaten badu, bi astez geldituko da kutsaturik, hilerokoarekin bezala, eta beste hirurogeita sei egun itxarongo du odoletik garbi gelditzeko.
6 «Seme nahiz alabagatik garbikuntza-egunak betetzean, apaizarengana joango da, elkarketa-etxolaren sarrerara, eta urteko bildotsa eramango dio erre-oparirako eta usakumea edo usapala barkamen-oparirako.
7 Apaizak Jaunaren aurrean eskainiko ditu, amaren aldeko garbikuntza-ohikunea eginez, eta hura garbi geldituko da bere odoljariotik.«Horra hor semea nahiz alaba izaten duen emakumeari buruzko legea.
8 «Bildots bat erosteko ahalbiderik ez duen emakumeak bi usapal edo bi usakume har ditzake, bata erre-oparirako eta bestea barkamen-oparirako. Apaizak emakumearen aldeko garbikuntza-ohikunea egingo du, eta hura garbi geldituko da».