4 «Larruazaleko orbaina zuria bada, baina azalekoa baino sakonagoa ez bada eta ilea zuritua ez badu, apaizak jendartetik aparte jarriko du gaixoa zazpi egunez.
5 Zazpi egunen buruan berriro miatuko du, eta zauriak bere hartan, azalean zabaldu gabe, jarraitzen duela ikusten badu, beste zazpi egunez edukiko du jendartetik aparte.
6 Zazpi egun horien buruan berriro miatuko du, eta zauria, azalean zabaldu gabe, zurbilduz doala ikusten badu, garbitzat aitortuko du; zorne hutsa da. Gaixoak arropak garbituko ditu eta garbi geldituko da.
7 «Baina apaizarengana joan eta garbitzat aitortua izan ondoren, zornea zabaldu egiten bazaio azalean, apaizarengana agertuko da berriro.
8 Apaizak, miatu ondoren, zornea azalean zabaldu zaiola egiaztatzen badu, kutsatutzat aitortuko du; legen-kasua da.
9 «Norbaiti legenarena bezalako zauria sortzen bazaio, apaizarengana eramango dute.
10 Apaizak miatu egingo du eta ikusten badu larruazalean handitu zuria duela, gaineko ilea zurituz doala eta haragi bizia ageri dela handituan,