49 eta mantxa berdexka nahiz gorrixka bada, lizun-kasua da eta apaizari erakutsi behar zaio.
50 Apaizak miatu egingo du eta aparte edukiko zazpi egunez.
51 Zazpi egunen buruan berriro miatuko du; lizuna jantzian nahiz ehunean, larruan nahiz larrukian zabaldu bada, gaitz galgarria da, eta gauza horiek kutsatuta daude.
52 Beraz, lizuna duen gauza erabat erreko da, gaitz galgarria duenez gero;
53 baina apaizak ikusten badu lizuna ez dela zabaldu esandako gauza horietako batean,
54 garbitzeko aginduko du, eta beste zazpi egunez aparte edukiko.
55 Garbitua eman ondoren, apaizak berriro miatuko du eta, lizuna zabaldu ez arren, lehengo itxura bera duela ikusten badu, kutsatuta dago eta erre egingo da, barru edo kanpoaldetik jana baitago.