4 aldez aurretik elkarketa-etxolaren sarrerara eramango du, egoitza aurrean Jaunari oparitzat aurkezteko; bestela, errudun izango da legez kontra odola isurtzeagatik, eta herritik bota egingo dute.
5 Beraz, ez zaie zilegi israeldarrei landan abererik hiltzea, baizik eta apaizari eraman behar diote elkarketa-etxolaren sarrerara, eta Jaunari eskaini elkartasun-oparitzat.
6 Apaizak elkarketa-etxolaren sarreran dagoen Jaunaren aldarea zipriztinduko du aberearen odolaz eta gantzak erre egingo ditu. Jaunak atseginez onartuko du oparia.
7 Horrela, israeldarrek ez diete aurrerantzean sakrifiziorik egingo aker-irudietan gurtzen dituzten sasijainkoei, Jaunarekiko desleial jokatuz. Betiko lege izango dute hau israeldarrek belaunez belaun.
8 «Israeldarrak edo israeldarren artean bizi den etorkinak erre-oparia edo beste edozein sakrifizio eskaini nahi badu,
9 elkarketa-etxolako sarrerara eramango du aberea, Jaunari eskaintzeko; bestela, herritik bota egingo dute.
10 «Nolanahiko abereren baten odola jaten duenari —israeldarra nahiz israeldarren artean bizi den etorkina izan— aurpegi emango dio Jaunak eta herritik botako.