1 «Norbaitek Jaunari labore-oparia eskaini behar badio, irin garbia eskainiko du; olioa isuriko dio gainera, intsentsua ere ezarriz;
2 gero, apaizei, Aaronen ondorengoei, eramango die, eta hauetako batek eskutada bat irin hartuko du olioarekin eta intsentsu guztiarekin batera eta aldarean erreko eskaintzailearen oroigarritzat. Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duen oparia.
3 Eskaintzaren gainerakoa Aaron eta beronen ondorengoentzat izango da; guztiz sakratua da, Jaunaren ohorez erretako opariaren parte baita.
4 «Zuen labore-oparia labean errea bada, irin garbiz oliotan oraturiko legamia gabeko opilak eta oliotan bustiriko legamia gabeko taloak egingo dituzue.
5 Labore-oparia zartaginean errea bada, oliotan oraturiko irin garbiz eta legamiarik gabe prestatuko duzue;
6 zatitu egingo duzue, zatien gainera olioa isuriz; labore-oparia da hau.