17 «Norbait hiltzen duenak heriotza-zigorra izango du.
18 «Beste baten aberea hiltzen duenak abere bizia itzuliko du hildakoaren ordain.
19 «Norbaitek herritarra zauritzen badu, zauri berdina egingo diote berari:
20 haustura hausturaren ordain, begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain; egin duen zauria egingo diote.
21 «Aberea hiltzen duenak, aberea itzuliko du; gizakia hiltzen duena heriotzara emango dute.
22 «Lege bat bera izango duzue etorkinarentzat eta bertakoarentzat, neu bainaiz Jauna, zuen Jainkoa».
23 Moisesek adierazi zizkien aginduok israeldarrei. Hauek Jauna madarikatu zuena kanpalekutik atera eta harrika hil zuten. Honela bete zuten Jaunak Moisesi iragarritako erabakia.