29 Zeuen seme-alaben haragia jan beharko duzue.
30 Deuseztatu egingo ditut zuen sasikultu-lekuak, lurrera botako zuen intsentsu-aldareak, zuen gorpuak idoloen pusken gainean pilatuko ditut eta gaitzetsi egingo zaituztet.
31 Eremu bihurtuko ditut zuen hiriak eta hondakin zuen santutegiak. Ez ditut zuen opariak atseginez onartuko.
32 Hondatu egingo dut zuen lurraldea eta harri eta zur eginik geldituko dira hartaz jabetzera etorriko diren etsaiak.
33 Gerra sorraraziko dut zuen aurka eta kanpoko nazioetan barreiatuko zaituztet. Zuen lurraldea eremu bihurtuko dut eta zuen hiriak hondakin.
34 «Orduan, zuen etsaien artean erbesteraturik emango duzuen denboraldi guztian, lurrak, bertan behera utzia egongo delarik, atseden hartu ahal izango du: zor zitzaizkion atsedenaldiak izango ditu.
35 Zuek bertan bizi zinetela izan ez zituen atsedenaldiak, bertan behera utzia egongo den aldian beteko ditu.