1 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
2 «Esan israeldarrei: Norbaitek oharkabean bekatu egiten badu, Jaunak debekatua duen zerbait eginez, xedapen hauek beteko dituzue:
3 «Bekatu egin duena apaiz nagusia bada, horrela herri osoa errudun bihurtuz, zekor akats gabea eskainiko dio Jaunari, bekatuaren barkamen-oparitzat.
4 Jaunaren aurrera eramango du zekorra, elkarketa-etxolaren sarrerara, eta, eskua buruan ezarri ondoren, hil egingo du.
5 Apaiz nagusiak, zekorraren odoletik pixka bat harturik, elkarketa-etxolara eramango du,
6 eta, behatza odoletan bustirik, zazpi bider zipriztinduko du santutegi aurreko errezela, Jaunaren aurrean.