19 Gantz guztia kenduko dio zekorrari eta aldarean erreko,
20 zekor honekin ere beste barkamen-opariko zekorrarekin egindakoa bera eginez. Era honetan egingo du apaizak bekatuaren barkamen-ohikunea eta barkatua izango du elkarteak bekatua.
21 Gero, kanpalekutik atera egingo du zekorra eta lehenengo zekorra bezala erre. Elkartearen bekatuaren barkamen-oparia da hau.
22 «Jaunak debekatua duen zerbait eginez, buruzagiren batek oharkabean bekatu egiten badu, errudun bihurtzen da.
23 Egin duen bekatuaz jabetzean, aker akats gabea eramango du oparitzat.
24 Eskua buruan ezarri ondoren, hil egingo du Jaunaren aurrean, erre-oparietako abereak hiltzen diren tokian. Barkamen-oparia da hau.
25 Gero, apaizak, akerraren odoletik pixka bat behatzez harturik, erre-oparien aldare-ertzeko adarrak igurtziko ditu, eta gainerako odola aldare beraren oinean isuriko.