6 eta, behatza odoletan bustirik, zazpi bider zipriztinduko du santutegi aurreko errezela, Jaunaren aurrean.
7 Gero, odol horrekin elkarketa-etxolan dagoen intsentsu usaintsuaren aldare-ertzeko adarrak igurtziko ditu Jaunaren aurrean, eta zekorraren gainerako odola elkarketa-etxolaren sarreran dagoen erre-oparien aldare-oinean isuriko.
8 Ondoren, barkamen-opariko zekorrari gantz guztia kenduko dio: heste inguru eta gaineko gantza,
9 giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik,
10 elkartasun-opariko zekorrarekin bezala, erre egingo du apaizak erre-oparien aldarean.
11 Azkenik, zekorretik gelditzen dena —larrua eta haragia, burua, hankak eta hesteak—
12 kanpalekutik atera egingo du leku garbi batera, gantzen errautsa botatzen den lekura, alegia, eta su-egurraren gainean erreko; errauts-lekuan erreko da.