18 «Esan Aaroni eta beronen ondorengoei:«Hona hemen barkamen-opariei buruzko ohikunea: Barkamen-opariko aberea erre-oparietakoak hiltzen diren toki berean hilko da, Jaunaren aurrean. Opari guztiz sakratua da.
19 Eskaintzen duen apaizak jango du, eta toki sakratuan jan ere, elkarketa-etxolaren atarian.
20 Haragi opaldua ukitzen duen edonor sakratu bihurtzen da eta jantziren bat haren odolaz zipriztindurik gertatzen bada, toki sakratuan garbituko da.
21 Haragia egosi deneko ontzia buztinezkoa bada, hautsi egingo da; brontzezkoa bada, berriz, gogor igurtzi eta uretan garbituko.
22 Apaiz-familietako gizonezkoek bakarrik jan dezakete. Opari guztiz sakratua da.
23 Baina ez dute jango barkamen-oparitzat eskainitako abererik, baldin eta haren odola elkarketa-etxolara eramana izan bada, santutegian barkamen-ohikunea egiteko; erre egingo da.