16 «Elkartasun-oparia botoren bat betetzeko edo norberaren borondatez egina bada, oparigaia opaldua izan den egunean jango da; sobera gelditua hurrengo egunean jan daiteke;
17 baina hirugarren egunerako ezer geldituko balitz, erre egingo da.
18 Oparia eskaini duenak opariko haragitik hirugarren egunean jango balu, ez litzaioke Jaunari atsegin izango, eta haren oparia balio gabe geldituko litzateke; gaitzesgarria da haragi hori, eta hartatik jan dezanak bere hobenaren ondorenak jasan beharko ditu.
19 Gainera, zernahi kutsatu ukitzen duen haragia ez daiteke jan; erre egingo da.«Opalduriko haragia, legez garbi daudenek bakarrik jan dezakete.
20 Kutsatua egonik, Jaunari eskainiriko elkartasun-opariko haragia jaten duena, herritik bota egingo dute.
21 Berdin, zerbait kutsatua ukitu ondoren —giza kutsadura dela, abere-kutsadura edo beste edozein kutsadura higuingarri dela— Jaunari eskainiriko elkartasun-opariko haragia jaten duena, herritik bota egingo dute».
22 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: