12 Aaron ere, burura olioa isuriz, gantzutu egin zuen eta sagaratu.
13 Gero, Aaronen semeak hurbilaraziz, tunikak jantzarazi zizkien, gerrikoak lotu eta kapelak ezarri, Jaunak agindua zion bezala.
14 Barkamen-oparirako zekorra ekarrarazi zuen. Aaronek eta beronen semeek eskuak zekorraren buruan ezarri ondoren,
15 hil egin zuen Moisesek eta, odola harturik, behatzez aldare-ertzeko adarrak igurtzi zituen alde guztietatik, aldarearen garbikuntza eginez; gainerako odola aldare-oinean isuri zuen; horrela, aldarea sagaratu zuen, garbikuntza-ohikunea haren gain eginez.
16 Ondoren, heste gaineko gantza, gibela estaltzen zuena eta giltzurrunak berauen gantzarekin harturik, aldarean erre zituen.
17 Baina zekorraren gainerakoak —larrua, haragia eta hesteak— kanpalekutik atera eta erre egin zituen, Jaunak agindua zion bezala.
18 Gero, erre-oparirako aharia ekarrarazi zuen. Aaronek eta beronen semeek ahariaren buruan eskuak ezarri ondoren,