1 Zoritxarrekoakegintza gaiztoak asmatzengaua eman,eta, ahalmena dutenez gero,eguna argitzeaz batera,burutzen dituztenak!
2 Lurrak gutiziatzen dituztela?Lapurtu egiten dituzte.Etxeak irrikatzen dituztela?Hartu egiten dituzte.Indarrez hartzen dute nagusia,bere familia eta etxaldearekin.
3 Horregatik, honela dio Jaunak:«Hara, zorigaitza darabilt gogoanjende horren kontra;ezin izango dute handik lepoa atera,ezta burua tente ibili ere,zorigaitz-egunak izango baitira».
4 Egun hartan,bertsoak aterako dizkizuete,eta eresi hau kantatuko:«Zeharo larruturik gaude!Jaunaren herriaren ondareaarrotzen eskuetara joan da;nolatan kendu diote gero?Sinesgabeen arteanbanatzen dituzte gure soroak».
5 Jaunaren batzarrean herri-ondareaberriro banatzerakoan,ez du zuetariko inorkparterik izanen.
6 Jendeak esaten dit:«Utzi hitzaldi txoro horiek,ez horrelako hitzaldirik;zoritxarrak ez gaitu joko.
7 Madarikatua ote Israel herria?Bukatu ote da, bada,Jaunaren eroapena?Hori ote haren jokaera?Ez al dio onginahiz hitz egitenzuzen dabilenari?»