1 Honela dio Jaunak:«Zu, Belen Efrata,Judako leinuetantxikienetakoa zara;baina zuregandik aterako daIsraelen aginduko duena.Aspaldikoa du jatorria,antzina-antzinakoa».
2 Bitartean,bertan behera utziko duJaunak bere herria,ama izan behar duenakhaurra izan arte.Orduan, atzerrianbizirik gelditutako senideakIsraelgoekin elkartuko dira.
3 Buru berriakJaunaren indarrezgidatuko du herria,Jaunaren, bere Jainkoaren,izen handia agertuz.Lasai biziko da herria,handi agertuko baita huralurraren mugetaraino
4 eta bakea ekarriko baitu.Asiria gure lurrera baldin badator,gure jauregiak zapaltzera,buruzagi ugari aterako dituguharen aurka.
5 Armaz menderatuko dituzteAsiria eta Nimroden lurraldea;askatu egingo gaituzteasiriarren eskutik,hauek gure lur-mugetan sartueta gure lurraldeazapalduko balute.